Ezin ukatu euskal eskulturarako eskola bat dagoenik, nahiz eta horren inguruan sortzen den polemikan ez sartu. Baina badira halako berezitasun batzuk komunitate horretako autoreak beste batzurengandik bereizten dituztenak. Eta horrela gertatzen da Xabier de Zeriorekin. Ez da zorrak, inspirazio edo menpetasunak baieztatzea, estilo pauta batzuk, interes amankomunak edo sinpleki ia artista guztiengan ikusten diren kointzidentziak haintzat hartzea baizik.

 

   Xabier de Zeriok lan askotan geometria praktikatzen duela ikusten da. Gutxi batzuk erreferentzia figuratiboak onartzen dituzte nahiz eta orokorrean beste ñabardura batzuk errepresentagarriak baino gehiago baloratu. Beraz errimotaz hitz egin daiteke, kurba edo marra kontrajarrien presentziagatik. Azken hauek, zatien bildumak eskema eraikitzailea osatuz lotzen dira, konposaketak ezartzen dituen beharrengatik zuzenduz, zentzu oktogonal zurrunagoz. Edozein modutan,  beti aurkituko dugu hutsuneen balorazio sakon bat, elementu bat gehiago balitz bezala eta ez ausentzia bat bezala eransten dena, eta batez ere elkarrizketarekiko eta material ezberdinen erlazioetarekiko interesa.

 

   Artistak, egurra, burdina, eta harria (bere bariante guztietan) elkartzen ditu. Ez dugu uste texturetaz hitz egin daitekeenik , konbinatu egiten diren begi baloreetaz baizik. Dena den kontu taktil bat bada, nagusi ez bada ere. Elementu desberdinek kezkatzen dute  Xabier de Zerio, kolore ezberdinak dakartzatenak eta zeinen kualitateek, tenperatura, pisu, eta gogortasuna bezalako sentsazioekin lotzen bait dira.

 

   Era honetan sinatzen duenarentzat behinik behin, bilduma intuitibo era batetara ikusten da. Original bakoitzak ikuslearengan erresorte automatiko zein kulturalak mugi arazten ditu, hausnarketa ondoren bide lingüistikoetatik eramaten dituztenak. Atal desberdinak hizkiek paperean lehendabizi hitzak eta ondoren mezuak osatzeko elkartzen diren bezala elkartzen dira. Baina hemen ez da esanahia ematen duen koinerik. Naturaren zati direnez, badirudi gure alde naturalarekin harremanetan jartzen direla, gehienetan  raziozinioa bigarren eraso batetarako utziz. Ez dugu hemen ezaguera ulertzeko prozesuaz eztabaidatuko, ez bait du axolarik. Zentzumenak dira Xabier de Zerioren lanaren aurrean eragiten direnak eta senak noski badu bere papera, aurretik edo ondoren, bere geometriaz gozatzeko zein irakurketa interpretatibo batetara hurbiltzeko.

 

Héctor López. HERALDO DE ARAGON

 


    Eskultore honen ezaugarririk etsigarriena berehala sumatzen den baretasuna da, bere formak, helarazten duten erritmoa, sortutako guneak, tradizio mundu batetara igortzen gaituen kontzeptualitatea, lehenaldi berezi eta sinbolismo sentimentaltasunaren gertukoa, non egurra, marmola, harria edo burdina konbinatzen direla bait dirudite, ez bakarrik gainezartzen dituelako baizik eta beraiengandik isurtzen diren zentzazioengatik.

 

   Materia plastikoa beti leundua eta garbia azaltzen da, xuxurlari,  non marra ondulatua zein geometria zuzena nagusitzen bait dira laztasun gabeko barne guneak osatzeko, estilizatuago edo berezkoago, baina hori bai, beti egoki eta ondo bukatua.

 

   Oinarrizko inspirazioa natura bertan datza, bere izaera lasaigarri eta ez kontrakoan, bere formetan, zuhaitzegan, uretan edo mendietan, gizonarekiko loturan, bere harreman eta interdependentzietan.

 

   De Zeriok uraren ibilbide iraunkorraren abstrakzioa egin eta materialetara, egurrera eta burdinara aldatzen du non jarraitzen bait du mutazio existentzialak.

 

   Marmol edo harri gainean hutsune bat dago hutsuneruntz geometrikoki bikain doan leihoa, materia bizia oxigenatzen duena .

 

   Erabilitako hizkuntza xumeak ez du zeinu batzuren melodia salbuesten ez eta idazkera atsegin eta iradokorra. Nahikoa da lan edo manifestazio hauek sortu direneko kokapen geografikoa jakitea. Xabier de Zerion eskua zuzentzen eta inspiratzen duen jarrerak, gai honetan maisu den Jorge Oteiza omendu nahi du.

 

   Maisutasunez, materialak eta beraien konbinaketak ondo ezagutuz sorturiko lanak dira hauek, ondo egokitu eta goralduak azken batez, non trebetasunez nabarmentzen bait dira formak bolumenari dagozkion trataeragatik. Ondo pentsatu eta eginiko erakustaldia azken batez .

 

Gorantz zutitzen diren eskulturak, sortu zirenean bezala  mundua itaunduz jarraitzen dutenak; beraien galdera gure izaeraren barneraino iristen da eta bere baretasunak  hunkitzen  gaituelarik.

 

   Harmonia eta sotiltasuna dira guztien ezaugarri.

 

    Oinarrizkotasunak eta lasaitasunak, biolentziarik eta ustekaberik gabeko lirismo gelditasunera eramaten gaitu . Adierazpen indar sendoa baina bortxarik gabea ageri da lanetan, ideologia kultural oso definitua zehaztera eta sintetizatzera eta naturalismo sustraituena irudikatzera bideratua

 

J. L. Ara Olivan. DIARIO DEL ALTOARAGÓN

 


   Xabier de Zerioren lanak espazio, forma eta bolumenaren kontzeptu desberdina planteatzen dute non harremanetan jartzen bait dira era harmoniko eta sugerente batez barruko eta kanpoko espazioa.

 

   Bere kezka artistikoak adieraztea lortzeko autore honek material desberdinak erabiltzen ditu. Egurra, burdina, harria eta buztina lan berean nahastu daitezke arrunkeria zein gogorkeria kutsua emanez, zenbaitetan formaren leuntasunaz konpentsatuz.

 

   Nafarroakoa jaiokeraz, Bargotakoa hain zuzen, profesional ibilbide zabal batek abalatzen du artista hau. Artista honek hainbat erakustalditan azaldu du bere lana, estatuko zenbait komunitate autonomotan, bai bakarka edo taldean.

 

   Zeriok instituzio publikoetarako lanak ere egin ditu, hala nola tolerantziari dedikaturiko multzo eskultoriko bat bere herrian jarritakoa.

 

   Nahiz eta eskultura izan gehien praktikatzen duen diziplina beste teknika artistiko batzuk ere landu ditu, hala nola, diseinu arloan eginiko zenbait lan: enpresa anagramak, liburu eta aldizkari azalak eta publizitate kartelak.

 

   Bere lanak serioak dira baina era berean badute eteroarekiko joku berezia

 

EL CORREO (Agenda de Arte)

 


Bere lanean materialeen arrunkeria (harria, egurra, burdina) formen leuntasunarekin nahasten da. Erreferentzia figuratiboak eskasak dira, geometria nagusituz marra zuzen eta ondulatuetan, naturan inspiratuak, hutsunea elementu garrantzitsu bezala erantsiz.

 

LA RIOJA

 

 


Euskal diseinugile honek eskulturan du bere dibertsio garrantzitsuena. Egurra eta burdina kontzeptualismo barruan mugitzen diren obretan elkartzen dira.

 

EL PAÍS

 (El País de las tentaciones. Agenda de la Semana)

 

 


Espazioarekin elkarrizketa

 

   Eskultura multzo bat da, abstrakzio eta kubista figurazioaren tartean kokatua eta euskal eskultura tradizioarekin konektatzen duena, hau da, Chillidaren geometriarekin, Oteizaren forma harmonikoarekin, Ibarrolaren ispiritu ludiko eta politikoaz zeini Xabier de Zeriok lan bat eskaintzen bait dio. Dena den, artista klasiko hauengandik hurbilago dago, oraingo talentu berriengandik baino, Txomin Badiolarengandik esate baterako. Kalitatezko materialak konbinatuz (harri leundua, haritza, egurra, burdina) Xabier de Zeriok paisai pertsonal bat eraikitzen du espazioarekin elkarrizketa hunkigarria lortzen duen lanaz.

 

SEÑAS.

(Suplemento semanal de las Artes y las Letras